Etxeko Ospitalizazioko Euskal Elkartea duela
7 urte sortu zen, Etxeko Ospitalizazioa Euskal Autonomi Erkidegoan, lanean 20
urte eman ondoren, atzerapausorik onartzen ez zuen errealitatea zela ikusirik.
Osasun arloko agintedunen Etxeko Ospitalizazioko Zerbitzuen sendotzeak, hauen
etengabeko bilakaerak eta bazkideek, gure eremua Internetera zabaltzera bultzatu
gaituzte.
Kongresu
edota bileretako aurrez-aurreko kontaktua, ohiko posta, posta elektronikoa,
eta urtean behineko Batzar Nagusia ziren orain arte harremanetarako bideak,
eta aurrerantzean ere hauek guztiak baliagarri gertatuko zaizkigu. Hala ere,
eskuhartze erraz eta osoago bati zabaldu nahi izan dizkiogu Elkarteko ateak.
Gaur aurkezten dizugun orri honek Etxeko Ospitalizazioan lan egiten dugun guztion
jarduerak ezagutarazteko bidea eta eztabaidetarako gunea izatea du helburu.
Besteak beste, hainbat ekintzatan batera aritzeko edota ideia berriak eta iradokizunak
biltzeko aukera eskeintzen digun hau, gure lanaren eragile izatea nahi dugu.
Hau guztia dela eta, komunikaziorako tresna berri hau erabiltzeko gonbitea egiten
dizuegu.