Gasteizko Etxeko Ospitalizazioko Unitatea 1993ko Urriaren hasieran, martxan jarri zen, Santiago eta Txagorritxu ospitaleetako gaixoak, beren etxeetan zainduz.
Txagorritxu Ospitaleko 5.solairuan dago bere egoitza.

Barne Medikuntzan espezializatutako 6 sendagilek, 6 erizainek eta administrari batek osatzen dute lan taldea. Osakidetzaren anagrama duten bost kotxe erabiltzen dituzte.


Gasteiz hiria eta 10 kilometroko erradio barruan kokatutako herriak, daude bere ardurapean.


Gaixoak, bi ospitaletako Unitatetik, larrialdietatik eta Osasun Zentroetatik datoz. Gehienek patologia medikoa dute, bai akutua, bai kronikoa edo onkologikoa, beste kopuru handi bat, patologia kirurgikoa dutenek osatzen dute.

Gurekin harremanetan jartzeko:

Telefonoa: 945 00 72 76
Faxa: 945 00 72 72
Email-a: hodom@htxa.osakidetza.net
Helbidea: Etxeko Ospitalizazioa
                 Hospital Txagorritxu
                 José Atxotegi z/g
                 Vitoria-Gasteiz 01009